XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaina gorputzean egin zuten triskantza alde batera utziz, aita Amador-en informeak itxurazkoa eta egokia zirudien, eta instruktoreak berak sumarioari erantsi zion pieza erabilgarri zatekeelakoan.

Honenbeste zauritarik zazpi, hilgarri ziren.

Gibela, aurreko aldean zituen bi zulo haundiez ia bi puska eginik zegoen.

Lau intzisio zituen urdailean, eta horietarik bat hain larria ze batetik bestera pasatu zuen eta pankrea apurturik utzi zion.

Beste sei perforazio txikiago zituen hestelodi zeharrekoan, eta era askotako zauriak hesteluzean.

Atzekaldean zuen bakarrak, hirugarren orno lunbar-aren parean, eskuineko giltzurruna zulatu zion.

Husgune abdominala odolbildu haundiz beterik zuen, eta urdaileko nahaspilo gastriko eta kaka mordoaren artean Santiago Nasar-ek lau urte zituenean irentsi zuen urrezko medaila azaldu zen.

Husgune toraxikoan bi perforazio ageri ziren: saihestarte eskuineko bigarren gunean bata zeinak birika ukitu baitzion, eta ezkerreko axilaren ondo-ondoan bestea.